Aceralian gertatutako lan istripua salatzeko konzentrazioa izan da eguardian

Uztarria.eus 2002ko aza. 25a, 17:11
Lan istripua

Eguerdiko hamabietan elkartu dira baskula ondoan Aceraliako langileak joan den larunbatean gertatutako lan istripua salatu asmoz. Ondoren manifestazioa egin dute eta hamabi t´erdietan ELA, LAB eta STEE EILAS sindikatuek deituta konzentrazioa egin dute enpresako bulegoen aurrean.

Pasa den larunbatean Aceralia Redondos enpresan 28 urteko Francisco Arrebalo Barranco langilea hil zen. Oraindik ez dago argi zergatik gertatu zen ezbeharra, hori dela eta Aceraliak ikerketak hasi ditu gertaera argitzeko. Gaztea RAG enpresako langilea zen eta lantzean behin lan espezializatuak egiten zituen Aceralia enpresarako.