Carlos Iriarte eta Antton Iturraldek Tolosako Babarrun Festan hirugarren saria lortu zuten

Uztarria.eus 2002ko aza. 19a, 11:11
Tolosako Babarrun Festa

Igandean Tolosan ospatu zen Babarrun Festan Carlos Iriarte eta Antton Iturralde azpeitiarrek osatutako bikotea hirugarren izan zen.

Gure Kaiola elkarteak antolatzen du Tolosako Gastronomi lehiaketa eta aurtengo edizioan 22 lagunek hartu dute parte. Carlos Iriarte eta Antton Iturralde, azpeitiarrek, hirugarrren saria lortu zuten, 130€. Lehen saria, 200€, Sabino Fernandez Legorretakoarentzat izan zen eta bigarrena, 165€, Migel Gibelalde eta Jose Mari Iruin Tolosako bikotearentzat.