EHNA ateratzeko aldaketak egin dira

Azpeitiko Bai Euskal Herriari 2002ko urr. 31a, 15:10

Hemendik aurrera EHNA ateratzeko ordaindu beharreko 12 euroak Euskadiko Kutxan (Laborala)bakarrik egin daitezke. Izan ere, Udalbiltzak bere Kutxa-ko kontua itxi du.

Aurreko astean 12 euroak ordaintzera Kutxara joan direnak edukitako eragozpenak honen arira datoz.

Sortu diren eragozpenak barkatuko dituzuelakoan, oraindik EHNA atera ez duten guztiak animatu nahi ditugu Azpeitiko udaletxera joan eta EHNA ateratzera.

Animo, gero eta gehiago baigara.