Sansebastianetako karrozaren lehiaketa abian da

Uztarria.eus 2002ko urr. 30a, 13:10

Udaleko Festa Batzordeak San Sebastian Egunean, urtarrileran 20an, umeen danborradarekin ateratzen den karroza lehiaketa bidez erebakiko du. Karrozaren gaia zezen plaza izango da, datorren urtean 100 urte beteko baititu. Interesatutako guztiek azaroaren 15a dute beren lanak aurkezteko azken eguna, eta aukeratutako karrozaren egileak 1.200€ saria jasoko du.

Karrozaren aukeratzea lehiaketa ireki bidez egitea orain hiru urte erabaki zen. Baina aurreko bi urteetan lehiaketa bertan behera gelditu izan da inor ez zelako aurkeztu. Aurten udal arduradunek halakorik ez den gertatuko esperantza dute. Horretarako irabazleari emango zaion 1.200 € (200.000pzta) saria lagungarri suertatu daiteke.

Karroza lehiaketeren oinarrien arabera lehiaketara edonor aurkeztu daiteke, eta norbanako edo lan talde bakoitzak proeiktu bat baino ez du propostuko. Proposamenak edozein material eta teknika erabiliz eginak izan daitezke, baino beti ere lehendik erabili gabea eta norbanako edo lan taldeak egina izan behar du.

Neurriei dagokienez, proiektuak karrozak azpian daraman oinarria errespetatu beharko du: 2,80 m. zabal eta 3,85m luze. Bestalde, aurrekontu zehatz bat ere eraman beharko du, eta berau ez da izango 6.611,13 € (1.100.000 pezeta) baino handiagoa, hori baita udalak ezarritako gehiengoa.

Esan bezala, lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 15a da. Lehiakideek euren proposamena plano eta marrazkien bidez aurkeztuko dute, A-4 neurriko bi orriko memoriaz lagunduta. Proposamenak Udaleko Festa Batzordeari zuzendu behar dira sinadurarik gabe, eta aparteko kartazalean egilearen datuak (NAN, helbidea, telefono zenbakia eta CV-a) aurkeztu behar dira.

Epaimahaia Azpeitiko Udalak ezarritako bost lagunek osatuko du. Hauetatik bi Dekoratzaile Eskolakoak izango dira eta beste hiruak udaleko alderdi bakoitzeko ordezkari bana.