Kultur taldeek dirulaguntzak eskatzeko epea ostiralean zabalduko da

Udala Kultura Saila 2002ko urr. 28a, 16:10

Azpeitiko kultur taldeek 2003 urterako dirulaguntza eskaerak udalera bidaltzeko epea azaroaren 1ean irekiko da, eta 30ean itxiko da.

Dirulaguntza eskatzeko kultur taldeek honako fitxa bete beharko dute.

1- Taldearen izena, NIFa, zuzenbidea eta telefonoa.

2- Taldearen arduraduna, NAN, zuzenbidea eta telefonoa.

3- Taldeko partaideen izenak.

4- Taldearen helburua.

5- 2003 urteko plangintza. Urte osokoa.

6- 2003 urteko aurrekontua. Urteko sarrerak, nondik? zenbat? ... Urteko gastuak.

7- Taldeak eskatzen duen dirulaguntza azaldu eta aurrekontua justifikatu

8- Faktura edo egiaztagirien bidez, 2002an kultur batzordetik jasotako dirulaguntzaren azalpena egin.

9- Beste zenbait gai, ohar eta abar.

Edozer arazo edo zalantza dela deitu Udaleko Kultur Batzordera, 943 - 157200telefonora.