Umeei euskaraz jolasten ikastaroa dela-eta bilera deitu du Baitek

Baite Euskara Elkartea 2002ko urr. 21a, 11:10

Azpeitiko Baite Euskara Elkarteak, euskara normalizatzeko bidean, ekimen berri bati heldu dio, umeei euskaraz jolasten irakasteko ikastaroa antolatu duelako.

Ikastaroaren helburua haurrekin tratua duten kideengana heltzea da: gurasoengana, irakasleengana, begiraleengana, hezitzaileengana... Hauetako batzuk badute gaitasunik umeei euskaraz jolasten irakasteko, eta ikastaro honen bidez gaitasuna hobeto egingo dute; besteak, berriz, hutsetik hasiko dira.

Ikastaroarekin hasi aurretik, ekimena aurkezteko bilera antolatu du Baitek, eta dei egiten die azpeitiar gurasoei eta abarrei bertara azaltzeko, garrantzitsua baita haurrak euskaraz jolastea, esparru horretan ere erdara nahikoa sartuta dagoelako.

Bileraren datuak:

Gaia: Euskaraz jolas eta Ipuin kontalari ikastaroaren inguruko asmoa azaldu, entzuleen interesak ezagutu...

Eguna: Urriak 22 (asteartea)

Ordua: 20:00etan

Lekua: Zapo Txokoko balioaniztun gela (Azpeitia).

Antolatzailea: Baite Azpeitiko Euskara Elkartea.