Bihar iritsiko dira lehenengo EHNAk Azpeitira

Bai Euskal Herriari 2002ko urr. 10a, 15:10

Bihar 11:00etatik aurrera lehenego EHNAk jaso daitezke Udaletxean, txartelen eskaria egiten den bulego berean. EHNA txartelak eskuratzen lehenengo azpeitiarrak 20.501 - 20750 eta 36.001 - 36.100 bitarteko zenbakiak dituztenak dira.

Txartela jasotzeko ordezkagiria eraman behar da, eta norberak joan behar du, izan ere sinadura bota behar da. Txartela jasotzeko bulegoa astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara izango da zabalik. Larunbatetan Sindikatu Zaharrean banatuko dira EHNAk, 08:30etatik 12:30etara.

Dagoeneko ia 500 azpeitiarrek eskatu dute EHNA, eta hauen txartelak heldu bezain pronto jakinaraziko da uztarria.com honetan bertan.