Imanol Elias liburua kalean da

Uztarria.eus | Kultura | Artikulua
2002-09-30 16:09

Larunbatean aurkeztu zen, Imanol Elias liburua Aitonenako aretoan. Aurkezpenean Imanol Eliasek berak, Mailo Oiarzabal kazetaria eta liburuaren idazleak eta Enekoitz Esnaola Uztarria Kultur Koordinadorako kideak parte hartu zuten.

Larunbatean aurkeztu zen  Ikusi haundiago | Argazki originala

Aitonenako aretoa bete egin zen Imanol Elias liburuaren aurkezpenean (argazkietan ikus daitekeen moduan), besteak beste, Azpeitiko Antxieta taldeko kide izandako antzezleak (Pilar Aizpitarte, Juanito Bikendi, Iñaki Bergara, Iñigo Agirre,...), Udaleko ordezkariak (Jose Maria Bastida alkatea, Jabier Iraeta EAJ-ko zinegotzia eta Jose Luis Otamendi Abertzale Sozialistak-eko zinegotzia), Imanol Eliasen senideak, emaztea eta anai-arrebak izan ziren. Dagoeneko Uztarriako bazkideek doan jaso dute euren etxeetan liburua. Baina, Uztarriak herriko taberna eta liburu dendetan ere jarri du salgai, zazpi euroren trukean: Lagun Onak Mendi Bazkuna tabernan, Pastorkua tabernan, Zuhatz tabernan, Eklipse liburudendan, Belaetxe liburudendan eta Uztarriako egoitzan (943 15 03 58) erosi daiteke. Eta Azkoitian, berriz, Etxe Aitz tabernan.

Uztarriaren hirugarren liburuxka biografikoa da Imanol Eliasi buruzkoa. Aurretik bi argitaratuta ditu, lehena Joxe Takolo mendizaleari buruzkoa eta bigarrena, Angel Otaegi, ETA-ko militantea eta afusilatua izan zenari buruzkoa. Uztarriak ateratako lehen bi liburuak agortuta daude, baina webgune honetan ikusgai dira oso-osorik.

Bazkidetza

Uztarria Kultur Koordinadorako bazkideek liburua doan jaso dute, baita aurtengo urtea amaitu bitartean Uztarriako bazkide egiten direnek ere. Baina, bazkidetzako kuota (21,04 euro) datorren urtarrilean kobratuko die Uztarriak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa