Javier Arizabaloren kartela izango da Antzerki Topaketetako irudia

Uztarria.eus 2002ko ira. 19a, 17:09
Kartelak argitaratu gabea eta originala izan behar zuen.

Javier Arizabalo Garcia irundarra izan da XX. Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketako irabazlea. Jabierren kartelak epaimahaiaren iritsia eta erakusketaren ikuslegoek emandako puntuaketa kontutan hartuta irabazi du. Bere lana antzerki topaketetako irudia izango da, eta 901€ (150.000pzta) jasoko ditu sari bezala.

Aurtengo kartel lehiaketan 32 lanek parte hartu dute. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 2an ireki zen, eta ekainaren 20a arte zabalik egon zen.

Edonork aurkeztu zitzakeen bere lanak, gehienez hiru lan, argitaratu gabeak eta originalak.

Aurkeztutako lan guztiak ekainaren 29tik uztailaren 14ra arte Betharrametako erakusketa aretoan izan ziren erakusgai jendeak beren iritsia emateko. Izan ere aurtengo edizioan Irakuslegoaren Saria bultzatu nahi baitzen.

Argazkian kartelak Betharrametako erakusketa aretoan.