Udalak 'Azpeitia.net' berritzeko dirulaguntza jasoko du

Uztarria.eus 2002ko ira. 19a, 15:09
Zestoako eta Errezilgo udalek ere laguntza jasoko dute.

Azpeitiko Udalak Azpeitia.net webgunea berritzeko 4.500€ ko dirulaguntza jasoko du Gipuzkoako Foru Aldundiatik. Webgunean udalerriko informazioaz gain (kokapena, historia, museoak...), udalaren sail eta ekipamenduen gaineko informazio erabilgarria ere eskaintzen da.

Gaur irakurri dugu berria Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (G.A.O.). Bertan jakitera ematen denez, Foru Aldundiak Azpeitiko Udalak Azpeitia.net webgunea berritzeko eginiko eskaera onartu du horretarako emandako oinarriak betetzen dituelako.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko udal eta toki erakundeei web atariak sortu edota berritzeko dirulaguntzak gertuko beste bi udalek ere jasoko dute. Zestoako udalak eta Errezilgo udalak 3.000€ jasoko dituzte, azken honek ataria sortzeko jasoko du dirua.