Azkoitia-Zestoa kotxe karabana

Urola bailarako Euskal Herrian Euskaraz 2002ko ira. 19a, 14:09

Larunbatean Urola bailarako Euskal Herrian Euskaraz-ek Osasungintzan euskararen aurka egingo diren oposaketak salatzeko kotxe-karabana antolatu du Azkoititik Zestoaraino.

1998an, Hizkuntza Politikatik eratortzen den Biziberritze Planak 29. orrialdean hauxe dio: "...euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza politikarako neurriak erabakitzea eta bultzatzea..." 54.ean berriz: "Euskara administrazioaren zerbitzu hizkuntza izango dela bermatu, batik bat osasun zerbitzuetan (...). Era berean, lan hizkuntza izan dadin egitasmoak abian jarri...".

Osakidetzan 1.713 lanpostu berritarako deialdia egin du administrazioak. Guzti hauetarako ez dago hizkuntza eskakizunik. Beraz, sendagileak, jagoleak, erizainak... erdaldunak izanda ere, onartuak izango dira. Euskara meritu bezala aurkezten delarik berriz ere.

Iruzur hau dela eta, Euskal Herrian Euskaraz-ek herritarrei deialdia luzatu nahi die hizkuntza eskubideen urraketa honi aurre egiteko, larunbatean Azkoititik Zestoara egingo den kotxe-karabanan parte hartuz, herriko osasun etxean erreklamazio orriak betez, Hizkuntza Eskubideen Behatokian (902194332) salatuz, egunkarietara eskutitzak idatziz edota antola daitezken ekimenetan parte hartuz.

Non: Azkoitiko anbulategi aurrean.

Noiz: Arratsaldeko 16:00etan.

Euskararen aurkako neurririk ez dugu onartuko!!

SANZ EUSKARAREN ETSAIA ETA IBARRETXE, ZER?