Laster dira Azpeitian lehenengo EHNA txartelak

Bai Euskal Herriari 2002ko ira. 16a, 19:09
Oraindik EHNA ateratzeko tramiteak egin ez dituena animatu nahi dugu.

Oraindik hemen ez diren arren laster iritsiko dira Azpeitira lehenengo EHNA txartelak.

Azpeitiko lehenengo EHNA (EuskalHerriko Naziotasun Aitormena) txartelak oraindik ere ez dira herrira iritsi. Hasieran lehenengo txartelak Saninazioetarako herrian izango zirelakoan geunden, baina arazo ezberdinen ondorioz txartelak oraindik ere ez daude gure esku artean.

Arazo horiek dagoeneko konpondu dira, horregatik uste dugu laster izango ditugula hemen lehenengo txartelak. Iritsi bezain pronto jakinaraziko dugu.