Nagore Aranburu 'Natatxa' da Txaloren azken lanean

Uztarria.eus 2002ko ira. 13a, 14:09
Natatxa antzezlana Azkoitian ere izango da.

Nagore Aranburu, aktore azpeitiarrak, Natatxarena egingo du Txalo Produkzioak gaur estreintatuko duen Natatxa antzezlanean. Estreinaldia Gernikako Lizeo antzokian izango da arratsaldeko 17:30ean. Antzezlana Mari Pescceti argentinarrak idatzitako Natatxa liburuan oinarritu da, eta Pablo Valdesek egin du egokitzapena.

Natatxa antzezlana gaztetxoei zuzendutako lana da, eta Luis Mari Pescceti argentinarraren izen bereko liburuan oinarritzen da. Bertan Natatxak kalean topatutako zakur bat hezteko dituen gorabeherak kontatzen dira, amak Rafles, zakurra, etxean izan nahi badu hezteko astebeta eman baitio. Horretarako Natatxak Patiren laguntza izango du.

Natatxa antzezlanaren zuzendaria Anartz Zuazua da. Aktoreak Nagore Aranburu (Natatxa), Itziar Urretabizkaia (Pati), Ainhoa Aierbe (ama) eta Julen Vega (Rafles, zakurra)dira. Eskenografia Joan Miquel Reig valentziarrak egingo du.

Estreinaldia gaur egingo dute Gernikan arratsaldeko 17:30ean Lizeo antzokian, eta ondoren Azkoitian, Urnietan eta Astigarragan ere ikusteko aukera izango da.

Ikusi Egunkarian gaur azaldutako berria.