Lanbide Hastapeneko Zentroan izena emateko epea ireki da

Uztarria.eus 2002ko ira. 6a, 13:09

2002-2003 ikasturterako izena emateko epea datorren irailaren 13a arte zabalik izango da Lanbide Hastapeneko Zentroan. Ikasturtea Bigarren Hezkuntzako titulaziorik ez duten 16tik 21 urte bitarteko neska-mutilei zuzentzen zaie, eta doan izango da.

Bigarren Hezkuntzako titulaziorik eta beraz, langabezian edo lan-munduan sartu ahal izateko oinarrizko prestakuntzarik ez duten 16tik 21 urte bitarteko neska-mutilei lan-mundu horretarako sarrera erraztea da Lanbide Hastapeneko Zentroaren helburua. Zentroak 2002-2003 ikasturtean ere azken urteetako eskaintza berdinari eutsiko dio: zurgintzan, soldaketan eta aurreinpresio grafiko teknikak.

Zentroa garai batean Urola Erdiko Mankomunitate desagertuak sustatzen zuen, gaur egun Iraurgi Lantzen bailarako garapen agentziak dauka sustapen horren ardura. Zentruak erakunde publikoen subentzioei esker garatzen du bere egitaraua, Eusko Jaurlaritzako Heziketa sailak eta Azpeitia, Azkoitia, Zestoa eta Errezilko Udalek emandako dirulaguntzei esker hain zuzen. Horregatik izena ematen dutenek ez dute matrikula ordaindu beharrik izango, hau doan baita.

Izena emateako Iraurgi Lantzenenek Azkoitian, Aizkibel kaleko 16an, duen bulegora joan behar da goizez, 9:00etatik 13:00etara. Lanbide Hastapeneko Zentruari buruzko informazio zabalagoa nahi duenak Iraurgi Lantzeneko 943 851100 zenbakira dei dezake.