Helduen Bertso Eskola Azpeitian

Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2002ko ira. 4a, 13:09

Helduen Bertso Eskola badator aurten ere eta inoiz baino indartsuago. Orainarte helduen mailan bi talde izan dira, aurten hirugarren bat ere nahi genuke martxan jarri. Irailaren 25ean 21:00etan izango da lehen bilera.

Helduen Bertso Eskola irailean hasiko da Azpeitian, baina bailara osoari irekia. Lehen bilera hilaren 25ean, asteazkenean, gaueko 21:00etan izango da bertso eskolak Harzubia kalean duen egoitzan, lehengo Euskaltegi zaharrean.

Azken bi urteetan helduen mailan, 16 urtetik gorakoak, bi talde izan dira: haserakoa eta bat batean aritzen diren taldea. Aurten hirugarren bat ere nahi genuke martxan jarri, haserako eta bat batekoen erdi bidekoa.

Bestetik udazken honetan Azpeitian dugun "Bertso parranda" taldekako txapelketak ere animatuko digu bertso eskola. Telefonoz izena eman edo harremanetan jartzeko: Jokin Uranga: 943-813056 edo Ixabel Jauregi: 943-850646. Anima zaitezte! Baita neskak ere! Ordu txikietan luzitzeko lagungarri ona da!