Erremonte txapelketa eta esku-huskako profesionalak

Uztarria.eus 2002ko uzt. 23a, 19:07

Santiyotan eta Saninaziyotan pilotazaleentzako aukera bikaina izango da Azpeitian: San Inazio Erremonte Txapelketa izango baita eta esku-huskako profesionalen partidetan pilotari ezagunak jokatuko baitute Izarraitz Pilotalekuan: Titin, Goñi III eta Goñi II, Barriola, Beloki, Unanue... Erremonteko partidak 23:00etan izango dira eta Esku-huskakoak, berriz, 22:30ean.

Santiyo bezperan, uztailaren 24an, Saninazio Erremonte Txapelketa hasiko da. Txapelketan, zortzi erremontistak parte hartuko dute lehen saioan, Izarraitz Pilotale-kuan: Zeberio II.a-Iriarte, Altuna I.a-Lizasoren aurka arituko dira aurreneko. Eta bigarren partidan, Ezkurrak-Etxeberria II.ak, Altuna II.a-Eizagirrek osatutako bikotearen aurka jokatuko dute. Saninazio txapelketako finala abuztuaren 2an jokatuko da finalerako gelditzen diren bi bikoteen artean eta bestelako partida bat ikusteko aukera izango da, Matxin II.a-Aizpurua bikotea Matxin III.a-Bereziartua-Etxeberria II.a hirukotearen aurka jokatuko dute.

Esku-huska

Esku-huskako pilota partiden artean: uztailaren 31n Aspeko pilotariak arituko dira, Otaegi-Zezeaga, Gonzalez -Apeztegiaren aurka eta Titin -"Goñi III.a":http://www.aspepelota.com/pelotaris/ficha.php?referencia=28, "Goñi II.a":http://www.aspepelota.com/pelotaris/ficha.php?referencia=27 -Lasaren aurka. Abuztuaren 1ean, berriz Asegarceko pilotarien txanda izango da, Alustiza -Errasti, Koka-Peñagarikanoren aurka eta Olaizola II.a -Barriola, Unanue -Belokiren aurka.