Asteburuan San Juan festak ospatuko dira Urrestillan

Uztarria.eus 2002ko eka. 21a, 20:06

Asteburuan hasiko dira Urrestillako San Juan Jaiak, igandeko txupinazoarekin. Baina aurretik zenbait ekintza era antolatu dira: pilota partidak, ostiralean eta herri krosa, larunbatean.

Igandean, ekainaren 23an, txupinazoarekin emango zaie San Juan jaie hasera. Baina aurretik ere izango da ekintzarik: ostiraleko pilota partidak, larunbateko herri krosa eta igandeko Artzai Txakur Lehiaketa dira esanguratsuenak. Aurtengo sanjuanak ekainaren 26a arte luzatuko dira, orduan botako baita arbola.

Txupinazoa bota eta ondoren urtero bezala herri afaria izango da, eta tradizioa jarraituz zuhaitza jarriko da plazan. Baita San Juan sua piztu ere. Ondoren, Akelarre taldearekin dantzaldia izango da.

Ekainaren 24ean, San Juan egunean , eguerdiko meza nagusiaz gain bestelako ekitaldiak ere izango dira. Ekainaren 25ean Umeen Eguna izango da, eta ekainaren 26an bukatuko dira festak arbolaren entierroarekin.