IT Txartela ateratzeko azterketarako datak jarri dira KZ Gunean

Uztarria.eus 2002ko eka. 21a, 16:06

Eusko Jaurlaritzak Informazio Teknologien Erabiltzailearen ziurtagiria martxan jarri zuen., Euskadi Informazio Gizartean Planaren barruan aurreikusitako Ordenagailuen Gidabaimena izeneko programaren baitan. Azpeitian, dagoeneko, Konekta Zaitez Gunean hasi dira txartela ateratzeko azterketak egiten.

IT Txartela (Informazio Teknologien Erabiltzailearen ziurtagiria)ateratzeko azterketa 16 urtetik gorako edozein herritarrek egiteko aukera du, Konekta Zaitez Gunean, Enparan Dorretxeko lehen solairuan. Ekainean bi modulutako azterketa egiteko aukera dago: Oinarrizko Internet Modulua eta Internet Modulu Aurreratua. Baina, uztailean beste bost moduluetako azterketa egiteko aukera martxan jarriko da: Sistema Operatiboak, Testu Prozesadoreak, Kalkulu Orriak, Datu Baseak eta Aurezkenak. Urtearen bukaeran, baina, beste bi modulu gehituko dira: Linux eta Ofimatica Star Office.

Azpeitiko Kazeta Guneko IT Txartela ateratzeko azterketen uda arteko data eta ordutegia honakoa da: ekainaren 28an 18:00etatik 20:00etara. Uztailaren 12an 10:00etatik 12:00etara eta uztailaren 19an 10:00etatik 12:00etara.