Mikel Agirre Lazkanoiturburu da Baiteko zazpigarren zozketako saritua

Baite Euskara Elkartea 2002ko eka. 20a, 20:06
Baiten bazkide egitea urtean sei euro besterik ez dira

Mikel Agirre Lazkanoiturburuk jasoko du Baite Euskara Elkarteak zozketatu dituen markoak. Saria Zintzilik markotegiak Baiteko bazkide laguntzaile gisa eman du.

Hau da Baite Euskara Elkarteak egiten duen zazpigarren zozketa. Hamabostean behin bazkide laguntzaileek emandako beste produktuen zozketak egingo dira elkarteko bazkideen artean.

Oharra: Baiten bazkide egitea urtean sei euro besterik ez dira. Hiru eratara egin zaitezke bazkide:

-943 15 03 58ra deitu eta zeure datu pertsonalak emanez.

-Baite@uztarria.com-era idatziz, Baiteko bazkide egin nahi duzula esanez, datuokin: izen-abizenak, helbidea, herria, telefonoa, eta zure kontu korronteko 20 zenbaki.

-Zuk zeuk sei euro sartuz kontu honetan: 3035 0020 57 0200049302 (Euskadiko Kutxa).