Euskaini adierazlea aurkeztu da Azpeitian

Uztarria.eus 2002ko eka. 17a, 14:06
Aurrenekoz Azpeitira egokitu baldin bada ere, Euskal Herriko beste herrietara zabaldu nahi da

Euskaini adierazleak edozein erakunde, elkarte edota entitate publiko nahiz pribaturen hizkuntza erabilerak ikertzen ditu, aurkezpenean adierazi bezala “herritarrek jasotzen duten hizkuntza eskaintzaren erradiografia lortzeko asmoz”. Euskainiren tajuketan Euskal Herriko Unibertsitateko, SEI Elkarteko (Soziolinguistika Ikerketa Elkartea) eta Azpeitiko Euskara Patronatoko hizkuntza normalizaziorako adituak esku hartu dute. Azpeitian Euskainik jaso dituen emaitzen berri ere eman zen aurkezpenean.

Euskaini adierazleak eman duen emaitza orokorra Azpeitian %62koa izan da, hau da Azpeitian euskararen eskaintza %62koa da. Datu hau, neurtu diren sektore eta adierazleak kontutan hartuz atera da. Administrazio publikoa, ekonomia eta gizartea, komunikabideak eta irakaskuntza eta osasuna dira Euskainik Azpeitian neurtu dituen sektore eta azpi sektoreak. Eta bost eragile edo komunikazio modu dira neurtutakoak: errotulazio identifikatiboa (izena), errotulazio informatzailea (azalpenak edo informazioa emateko finko jarritako errotulazioa), idatzizko komunikazioak (paperean edo formatu informatikoan sortzen dituzten idatzitako testuak), ahoz identifikatzeko hizkuntza (erakundeak herritarrekin komunikatzeko lehenik erabiltzen den hizkuntza) eta ahoz komunikatzeko hizkuntza (erakundean dagoen pertsonalak herritarrei ahoz erantzuteko erabiltzen duen hizkuntza). Euskaini adierazleak Azpeitian jasotako datuak Olatz Olaso Euskainiren koordinatzaileak eman zituen jakitera aurkezpenean. Azpeitian euskararen erabilera “informala” altua dela adierazi zuen Olatzek. “Azpeitiko herriak euskara erabili egiten du eta eskatu ere egiten du. Eta euskararen eskaintza igotzeko modua ere badago”. SEI Elkarteko (Soziolinguistika Ikerketa Elkartea) Iñaki Marko zuzendariak Azpeitiko datuak “onak” direla azaldu zuen, baina egitekorik ere badela azpimarratu zuen. “Oso baliagarria izan da Azpeitiko froga, datu biziko onak ateratzen dira, hala ere badago zer hobetu. Itxaropentsuak dira ateratzen diren datuak”.

Plan Nagusiaren pausu bat

Patxi Saez Euskara Patronatuko teknikariak azaldu zuen iazko abenduan Azpeitian aurkeztu zen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren baitan kokatu behar dela Euskaini adierazlea ere. “Euskaini Azpeitiko herrira egokituta egin da, Azpeitia da lehenengo pausoa, baina ez du esanahi beste herrietarako balio ez duenik”, esan zuen Saez-ek. Honen harira, Iñaki Etxezarretak, Azpeitiko Udaleko EAJ-ko zinegotziak, Euskararen Plan Nagusia dagoeneko “bere fruituak” ematen ari dela gaineratu zuen.

Euskaini adierazlearen zeregina edo funtzioa ere azaldu zituen Saez-ek, esanaz, “Euskainik adierazle jakin batzuekin euskararen eskaintza neurtu egiten duela, eskaintza maila eta adierazle propio batzuk erabiltzen ditu horretarako”. Euskainik emandako eskaintza maila “errealitaterako hurbilketa” bat dela ere adierazi zuen eta gero hizkuntza politikan nondik jo behar deneko joerak erakusten dituela.

Kataluniatik Euskal Herrira

Euskainik erabiltzen duen metodologia OFERCAT, Kataluniako Santa Coloma de Gramaneteko Consorci per a la Normalització Lingüística-ko teknikariek sortutako adierazleen sisteman oinarrituta dago. Eta OFERCAT-en Euskal Herrirako egokitzapena Azpeitiko Euskara Patronatoak eta SEI Elkarteak zuzendu dute. Baina, Euskainik Azpeitian eman baldin badu ere lehen urratsa, aurrerantzean Euskal Herriko gainontzeko herrietara zabaldu asmo da. Aurkezpenean azaldu zenez, Azpeitiko Euskara Patronatoak herriko euskararen eskaintza aztertzeko interesa zuen eta horregatik, Azpeitian ein da lehen esperientzia pilotua. “Eskaintzaren azterketak, geurean euskararen eskaintzaren diagnosia egiteko aukera eman du, xehe-xehe gizartearen alor desberdinetan”.

Azpeitiko emaitzak

Azpeitian Euskainiren adierazle orokorra 0,62 da.

SEKTOREAK

Administrazioa 0,72

Ekonomia 0,56

Gizartea 0,91

Komunikabideak 0,23

Hezkuntza 0,87

Osasuna 0,71

ERAGILEEN ARABERA

IdE (Errotulazio Identifikatzailea) 0,64

InE (Errotulazio informatzailea) 0,57

IK (Idatzizko komunikazioa) 0,43

AIH (Ahoz Identifikatzeko hizkuntza) 0,71

AEH (Ahoz egokitzeko hizkuntza) 0,94

Administrazioa 0,72

AZPIARLOKA

Udal administrazioa eta udalen mankomunitatea 0,88

Administrazio forala eta autonomikoa 0,87

Estatuko administrazioa (Inem, Correos…) 0,35

Justizia (Erregistroa, epaitegia) 0,19

ERAGILEEN ARABERA

IdE (Errotulazio Identifikatzailea) 0,68

InE (Errotulazio informatzailea) 0,65

IK (Idatzizko komunikazioa) 0,54

AIH (Ahoz Identifikatzeko hizkuntza) 0,78

AEH (Ahoz egokitzeko hizkuntza) 0,85

Ekonomia 0,56

AZPIARLOKA

Enpresak 0,56

Komertzioak 0,74

Publizitatea 0,19

ERAGILEEN ARABERA

IdE (Errotulazio Identifikatzailea) 0,41

InE (Errotulazio informatzailea) 0,42

IK (Idatzizko komunikazioa) 0,24

AIH (Ahoz Identifikatzeko hizkuntza) 0,76

AEH (Ahoz egokitzeko hizkuntza) 0,92

Gizartea 0,91

AZPIARLOKA

Kirol Elkarteak 0,87

Kultur Elkarteak 0,91

Alderdi politikoak… 0,97

ERAGILEEN ARABERA

IdE (Errotulazio Identifikatzailea) 0,91

InE (Errotulazio informatzailea) 0,77

IK (Idatzizko komunikazioa) 0,97

AIH (Ahoz Identifikatzeko hizkuntza) 0,88

AEH (Ahoz egokitzeko hizkuntza) 1

Komunikabideak 0,23

AZPIARLOKA

Prentsa 0,17

Aldizkariak 0,1

Telebista 0,16

Irratia 0,46

ERAGILEEN ARABERA

Idatzizkoak 0,15

Ikusentzunezkoak 0,28

Hezkuntza 0,87

AZPIARLOKA

Hezkuntza arautua 0,9

Hezkuntza ez arautua (hizkuntza akademiak, autoeskolak…) 0,77

ERAGILEEN ARABERA

IdE (Errotulazio Identifikatzailea) 0,85

InE (Errotulazio informatzailea) 0,77

IK (Idatzizko komunikazioa) 0,72

AIH (Ahoz Identifikatzeko hizkuntza) 0,88

AEH (Ahoz egokitzeko hizkuntza) 1

Osasuna 0,71

AZPIARLOKA

Osasun publikoa 0,64

Osasun pribatua 0,5

ERAGILEEN ARABERA, OSASUN PUBLIKOA

IdE (Errotulazio Identifikatzailea) 0,5

InE (Errotulazio informatzailea) 0,5

IK (Idatzizko komunikazioa) 0

AIH (Ahoz Identifikatzeko hizkuntza) 1

AEH (Ahoz egokitzeko hizkuntza) 1

ERAGILEEN ARABERA, OSASUN PRIBATUA

IdE (Errotulazio Identifikatzailea) 0,34

InE (Errotulazio informatzailea) 0,49

IK (Idatzizko komunikazioa) 0,21

AIH (Ahoz Identifikatzeko hizkuntza) 0,75

AEH (Ahoz egokitzeko hizkuntza) 0,92