Larunbatetan ere EHNA bulegoa irekita izango da

Bai Euskal Herriari 2002ko eka. 14a, 16:06
Dagoeneko 125 pertsonak eskatu dute EHNA Azpeitian

Ekainaren 1ean zabaldu zen Euskal Herriko Naziotasun Aitormen Agiria (EHNA) ateratzeko bulegoa, eta dagoeneko 125 pertsonak egin dute berau lortzeko tramitazioa. Orain arte, bulegoa astelehenetik ostiralera izaten zen zabalik, baina ekainaren 15etik aurrera larunbatetan (10:00-12:00) ere irekiko da.

EHNA ateratzeko bulegoak bi aste baino ez damazki zabalik, eta dagoeneko 125 pertsona bertaratu dira agiria eskatzera. Ekainaren 14ean 25 pertsonak egin zuten EHNA ateratzeko tramitazioa.

Gainera, pasa den larunbataz geroztik bulegoa larunbatetan ere irekia egongo. Ordutegia larunbatetan 10:00 etatik 12:00etara izango da.

EHNA ateratzeko beharrezkoak:
- Lau argazki txiki
- Errolda agiria (enpadronamentua)
- 12 euroko ordainagiria (Kutxa edo Laborala)
- 18 urtetik behera famili libuuaren fotokopia bat behar da.

Azpeitiar guztiak animatu nahi ditugu EHNA atera dezaten. Zenbat eta gehiago izan orduan eta baliogarritasun gehiago izango baitu EHNAk.