Zarautz Preferentean Joseba Zubizarreta azpeitiarra izango da entrenatzailea 2002-2003 denboraldian

Uztarria.com 2002ko eka. 4a, 20:06

Joseba Zubizarreta "Galtxa" izango da 2002-2003 denboraldian Zarautz Preferenteko entrenatzaile berria. Bere ondoan, Fermin Yerobi arituko da laguntzaile bezala eta Asier Landa prestatzaile fisiko eta atezainen entrenatzaile gisa.

Zarauzko zuzendaritzaren esanetan "aukeraketan erabakiorra izan da Joseba Zubizarreta, Fermin Yerobi eta Asier Landak eginiko proposamena. Inguruko jokalari onenak biltzeko asmoa azaldu baidute, baina beti ere taldea gogoan hartuz. Lehen zuzendaritza arduratzen zen jokalariak lotzen, orain Galtxa, Yerobi eta Landaren eskuetan uzten dugu ardura hori".

Joseba Zubizarreta "Galtxa" azpeitiarrak orain dela bi urte utzi zion futbolean jolasteari. Bere kirol bizitzan hainbat taldetatik igaro da, besteak beste, Elgoibar, Ondarroako Aurrera eta Lagun Onak. Aurten, haurren kategorian Lagun Onak entrenatzen ibili da.