EHNA ateratzeko bulegoa Azpeitian

Bai Euskal Herriari 2002ko mai. 28a, 14:05

Ekainaren 1ean, datorren larunbata, Azpeitian EHNA (Euskal Herriko Naziotasun Aitormen Agiria) eskatzeko eta ateratzeko bulegoa irekiko da Azpeitiko udaletxean.

Datorren larunbatean Azpeitian EHNA ateratzeko bulegoa irekiko da udaletxean. Eguardiko 12:00etan egingo da inagurazioa eta Azpeitiar guztiei dei zabala egiten zaie EHNA ateratzeko pausoak jarraitzeko. EHNAren eskaria egiteko aurkeztu beharreko agiriak honakoak dira:

-Errolda agiria (Enpadronamentua)
-4 argazki txiki
-12 euro ordaindu Kutxan edo Euskadiko Kutxan EHNA-ren izeneko kontu korrontean. Ordain agiria eskatu sukurtsalean.

Dokumentu eta argazkiak EHNAren bulegoan, Azpeitiko Udaletxean irekiko denean aurkeztu beharko dira eta eskaera orria bete beharko da.

Euskaldunak garela aldarrikatu dezagun inolako presio gabe eta arrotasunez.