2002ko Udako Programan izenemateko epea ireki berri da

Gazte Informazio Bulegoa 2002ko mai. 21a, 12:05

Lau dira Udaleko Gazteria Departamendutik antolatu diren udako aisialdi eskaintzak: Uda Txiki, Udan Jolas, Uda Natura eta Uda Abentura. Eskaintza hau 3 urtetik 17 urte bitarteko azpeitiarrei zuzentzen da, eta ekainetik abuztua bitartean izango dira. Ekintza hauetan parte hartzeko izenemateko epea maiatzaren 13tik 28ra artekoa da.

Ekaina eta abuzturako ekintza ezberdinak antolatu dira 3 urtetik 17 urte bitarteko gazteentzat 2002 Udako Programaren baitan. Uda Txiki, 3-5 urte bitarteko haurtxoei zuzentzen da; Udan Jolas, 6-12 urteeko haurrei; Uda Natura 12-12 urtekoei eta Uda Abentura; 14-17 urteko gaztetxoei.

Uda Txiki eta Udan Jolas-eko ekintzak bi txandatan banatu dira: lehenengo txanda uztailaren 1etik 12ra eta bigarrena uztailaren 15etik 26ra. Txanda bat 30 euro kostatuko da eta bi txandak 55 euro. Egun osoko irteerak tailerrak eta egun bereziak antolatu dira Uda Txiki eta Udan Jolaserako.

Uda Naturako bi txandak ekainaren 24tik uztailaren 19a lehena eta uztailaren 22tik abuztuaren 27ra bigarrena izango dira. Txanda bakoitzak 30 euroko kostua du. Lehenengo astean paisaia, orientazioa eta geologia landuko dira; bigarrenean ibaiak; hirugarrenean basoak eta sendabelarrak eta laugarren astean gizonaren jarduerak ingurumenean.

Uda Abenturako txandak berriz, uztailaren 3tik 12ra eta uztailaren 12tik 21era izango dira, eta 72 euro kostatuko da. Zaldian ibili, eskalatu, Sellaren jaitsiera kanoaz, senderismoa, ibilaldiak eta bestelako ekintzak egiteko aukera dute Uda Abenturan izena ematen duten gazteek. 'Picos de Europa'n egingo dira ekintza hauek.

Ekintza hauek guztietan parte hartzeko maiatzaren 28a baino lehen eman behar da izena ikastetxeetan edo Gazte Informazio Bulegoan. Posta elektronikoz ere eman dezakezu izena gazteria.azpeitia@azpeitia.net-era idatziz.