Gipuzkoako Areto Futboleko Federazioak Lehenengo Mailarako txartela lau taldek eskuratuko dutela jakinarazi du

Azpeitiko Areto Futbol Taldea 2002ko mai. 20a, 21:05

Jostaldi Kirolakek Lehenengo Mailan jokatuko du datorren denboraldian. Azpeitiarrek hirugarren postua ziurtatu zuten joan den asteburuan Legorretako Bilkoini 6-0 gailendu ostean eta Federazioak jakitera eman duenez,igoera automatikoki emango dutenak sailkapeneko lehenengo lau taldeak izango dira. Ligari amaiera emateko Jostaldi Azkoitiko Plaza Berriren aurka lehiatuko da datorren larunbatean.

Igoera ziurtatuta daukan arren, talde azpeitiarrak, noski, garaipena lortu nahiko du azkoitiarren aurkako derbian. Plaza Berrikoek, gainera, gogo handiz jokatuko dute partida, joaneko bueltan, Azpeitian jokatu zen norgehiagokan, galtzaile irten baitziren nabarmenki (9-2).