'2002ko Udako Programa'rako begiraleak behar dira

Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoa 2002ko mai. 17a, 13:05

'2002ko Udako Programa'ren baitan antolatzen diren udaleku irekieetarako begiraleak behar dira. Udalekuak uztailean izango dira, eta datuak aurkezteko azken eguna maiatzaren 28a da.

Aurreko urteetan bezala aurten ere Udaleku Irekiak antolatu dira herrian. Horretarako begiraleak behar dira. Udalekuak uztailean izango dira, bi txandatan banatuta: 1. Txanda, uztailaren 1etik 12ra eta 2. Txanda, 15etik 26ra.

Begiraleek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte: Begirale titulua eduki, azpeitiarra izan eta 18 urtetik gora izan. Lanerako gogoa eta esperientzia ere kontutan hartuko dira.

Lan eskaintzarako datuak Gazte Informazio Bulegoan aurkeztuko dira maiatzaren 28rako.

Gazte Informazio Bulegoaren ordutegia:
Egunero 17:00etatik 20:00etara
Asteazkena 10:00etatik 13:00etara
Larunbata 11:00etatik 13:00etara

Informazio gehiagorako idatzi Azpeitiko Gazte Informazio Bulegora