Igerileku estaligabeko zerbitzuen kudeaketarako lehiaketa ireki da

Uztarria.eus 2002ko mai. 3a, 20:05

Alkatetzak, 2002ko apirilaren 17an egindako bilkuran, prozedura ireki bidez eta lehiaketa erabiliz, Azpeitiko igerileku estaligabean sokorrismo, harrera, garbiketa eta mantenimendu zerbitzuak emateko kontratazio espedientea onartzea erabaki zuen.

Azpeitiko igerileku estaligabean, lehen aipaturiko zerbitzuak (sokorrismo, harrera, garbiketa eta mantenimendua) kudeaketarako kontratazio deialdia ireki da (ikus GAO). Kontratua 2002ko eta 2003ko uda parteetan izango da. Lizitazio honi buruzko dokumentazioa Auzmendi Kopistegian egongo da eskuragarri ( Paulo VI Auzunea 2, telf: 943:151455), eta dokumentazioa Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko da maiatzaren 11 baino lehen.