Itsasi Taldearen musika kontzertua izango da igandean plazan

Itsasi Euskal Kultur Taldea 2002ko mai. 2a, 22:05
Itsasi Kultur Taldearen 25. urtemugako ekintzak

Itsasi taldearen 25. urtemuga dela eta, bertako txistulari zein musikariek asteburu musikalen zikloan, kontzertu bat eskeiniko dute igande honetan, udaletxeko arkupetan eguerdiko 12:30etan.

Aurten betetzen dituzte Itsasi Euskal Kultur Taldekoek 25 urte, hau horrela ekimen asko prestatu dituzte, horietako bat igande honetan Udaletxeko arkupetan 12:30tan emango duten Musika kontzertua.

Prestatu duten egitaraua txistu, dantza eta euskal abestiez dago osatua, baina ez da soilik entzutezko ekitaldi bat izatera mugatuko. Musikariek taldeko dantzari txikien laguntza ere izango dute, zenbait doinu dantzatuko baidituzte.

Instrumentu aldetik oso aberastsa izango dugu musika taldea, bertako txistulariez gain bailarako zenbait txistularik ere parte hartuko baidute. Akordeoi, piano, baxu elektriko eta perkusioz osatua izango da taldea.

Kontzertua amaitzeko bertako haur danborradakoek ere izango dute aukera, musikariek San Sebastian diana jotzen duten bitartean, beraiek danbor hotsez lagunduko baidituzte.

EGITARAUA

Txiki Biribilketa.............Luis Aranburu

Agurra........................Herrikoia

Ixil-Ixilik...................Mold. J.I. Ansorena

Boastitzea....................Herrikoia
Dantzariak: Itsasiko haur dantzariak

Baltsa........................F.Corto
T. Bakarlariak: Jagoba Astiazaran - Miren Eizmendi - Mirari Larrañaga

Albistur/Nahi dezuna..........Herrikoia

Sorgin Dantza.................Mold. Txomin A.
Dantzariak: Itsasiko haur dantzariak

Idiarena... .................E. Gorosarri
Txistu Bakarlaria: Gorka Zabaleta

Ikusi Mendizaleak............Sabin Gereño

San Sebastian diana..........Herrikoia
Itsasi haur danborrada taldea

Artzai-Inude Konpartsa...............Herrikoia
Dantzariak: Itsasiko haur dantzariak

Zuzendaria: Iraitz Zabaleta