Azpeitiko III. Erremonte Txapelketa atzo aurkeztu zen

Uztarria.com 2002ko api. 30a, 14:04
Txapelketarekin erremontea bultzatu nahi da

Hiru urtetan jarraian, Azpeitiko Kirol Batzordeak Azpeitiko Erremonte Txapelketa antolatu du profesional hasiberrintzat. Honekin, erremontea bultzatu nahi da, etorkizunari begira aukera berria eskuratzen duten jokalari gazteen bitartez.

Hotel Loiolan egindako ekitaldian aurkeztu zen atzo Azpeitiko III. Erremonte Txapelketa. Azpeitiko Kirol Batzordeak "Azpeitia Erremontearekin" lemapean antolatzen du txapelketa, eta profesional hasiberrientzat zuzendua dago erremontea bultzatu asmoz.

Txapelketaren kanporaketak datozen lau ostiraletan dira, maiatzaren 3an, 10ean, 17an eta 24ean, hain zuzen ere; eta final handia 2002ko maiatzaren 31n. Partida guztiak gaueko 22:30ean izango dira Izarraitz Udal Pilotalekuan. Bikote irabazleak 600 €ko (100.000pzta) saria eskuratuko du, baigarren sailkatuak, berriz, 300 € (50.000pzta).

Hamabi erremontarik jokatuko dute Azpeitiko III. Erremonte Txapelketan. A taldean: Bereziartua - Lander, Larrea - Badiola, Zalakain - Aizpurua II eta B taldean: Matxin III - Etxeberria II, Zeberio III - Zestau III, Martinez - Urko.

Azpeitiko III. Erremonte Txapelketako Egutegia

Kanporaketak

2002ko maiatzaren 3an

Matxin III-Etxeberria II / Zeberio III-Zestau III

Bereziartua - Lander / Larrea - Badiola

2002ko maiatzaren 10ean

Martinez - Urko / Zeberio III - Zestau III

Zalakain - Aizpurua II / Bereziartua - Lander

2002ko maiatzaren 17an

Martinez - Urko / Matxin III - Etxeberria II

Zalakain - Aizpurua II / Larrea - Badiola

Finalerdiak

2002ko maiatzaren 24ean

A taldeko 1. sailkatua / B taldeko 2. sailkatua

B taldeko 1. sailkatua / A taldeko 2. sailkatua

Finala

2002ko maiatzaten 31n

Final Handia eta Partida estelarra: Ezkurra - Urretabizkaia II / Zeberio II - Iriarte (2002ko txapeldunak)