Baite Euskara Elkarteko bazkideen batzarra apirilaren 27an

Baite Euskara Elkartea 2002ko api. 24a, 13:04

Baite Azpeitiko Euskara Elkarteari iritsi zaio bazkideen lehendabiziko batzarra egiteko garaia, barne egitura finkatzeko eta aurrera begirako norabideari eusteko.

Eguna: apirilak 27 (larunbata).

Ordua: 12:00.

Tokia: Aitonena.

Gai zerrenda:

-Azken hilabeteetako azalpena.

-Elkartearen egituraketa: batzarraren funtzioak, bazkide motak, zuzendaritza, talde eragilea…

-2002. urteko plangintza.

-2002. urteko aurrekontua.

Batzarra aberatsa izateko, ezinbestekoa da bertara ahal den bazkide gehien azaltzea.

Besterik gabe, azalduko zarelakoan, adeitasunez,

Oharra: Baiten bazkide egitea urtean sei euro besterik ez dira. Hiru eratara egin zaitezke bazkide:

-943 15 03 58ra deitu eta zeure datu pertsonalak emanez.

-Uztarria@topagunea.com-era idatziz, Baiteko bazkide egin nahi duzula esanez, datuokin: izen-abizenak, helbidea, herria, telefonoa, eta zure kontu korronteko 20 zenbaki.

-Zuk zeuk sei euro sartuz kontu honetan: 3035 0020 57 0200049302 (Euskadiko Kutxa).