Mikel Olaizola Borda Baiteko hirugarren zozketako saritua

Baite Euskara Elkartea 2002ko api. 15a, 20:04
Baite Euskara Elkarteak bazkide laguntzileek emandako produktuak zozketatzen ditu

Mikel Olaizola Bordak jasoko du Baite Euskara Elkarteak zozketatu duen iratzargailua. Saria Otamendi bitxi dendak emana da, Baiteko bazkide laguntzaile gisa.

Hau da Baite Euskara Elkarteak egiten duen hirugarren zozketa. Hamabostean behin bazkide laguntzaileek emandako beste produktuen zozketak egingo dira elkarteko bazkideen artean.