24 orduko baraualdia euskal presoen eskubideen zapalketa salatzeko

Gazte Ekimena 2002ko api. 15a, 19:04
Atzo eguardiko hamabietan amaitu zen baraualdia

Pasa den asteburuan, apirilaren 13 eta 14ean, Udaletxeko arkupeetan hainbat gazte bildu zen Gazte Ekimenak deitutako baraualdi masiboan parte hartzeko.

Asteburukoa, ez da gazteek antolatu duten lehen baraualdia, antolatzaileen esanetan: "bada denbora herriko gazteok elkar hartuta kalera irtetzen hasi ginela". Gazteen helburua "euskal presoen eskubideen zapalketa salatu eta era berean oinarrizko eskubideak errespetatzeko exijitzea" zen, euskal presoek jasaten dituzten eskubideen zapalketaren ondorioz "arazoaz arduratuta" baitira.

"Egundaino gure nahia betetzea ez dugu lortu" gaineratu zuten, "arazoa luzatzen eta ere berean euskal presoek bizi duten egoera latza gogortzen ari da; hor ditugu oraindik 100 preso inguru zigorraren 3/4ak beteak eta espetxeetan bahiturik daudenak, tratu txarrrak areagotu dira, sakabanaketan, isolaletak, mihaketak... Guzti hau jasaten hari direnen lekuko, 3 herriko preso dira: Garikoitz Etxeberria (Kafe), Juan Karlos Arruti (Pattera) eta Joxin Arruti. Gauzak honela, eta guzti hauen bizitza duinago baten alde, bakoitzak bere tokian (kalean, etxean, ikastetxean, lantegietan...) eta ahal duen moduan, konpromezuak hartzea ezin bestekoa iruditzen zaigu euskal presoak Euskal Herriratzea nahi badugu".

Larunbatean eman zitzaion hasiera baraualdiari 12:00etan egindako aurkezpenarekin, eta igandean amaitu zen ordu berean. Tartean hainbat ekitaldi egin zituzten: bideo emanaldia, giza katea...

Baraualdia Olazko Amaren plazatxoan aurreikusten bazen ere, azkenean Udaletxeko arkupeetan egin zen.