Asteburuan, sagardo festa Azpeitian

Miketats AEK 2002ko mar. 12a, 12:03

Larunbat honetan emango dio AEK txotxak kulturaldiari amaiera. Txotxa berdura plazan,gaueko 8:30etan hasiko da.

Larunbat honetan emango dio AEK txotxak Uztarria kultur koordinadorak antolaturiko kulturaldiari amaiera. Txotxa berdura plazan,gaueko 8:30etan hasiko da.

Txotxean, trikitilariak, bertsolariak eta perkusio talde bat izango dira. Eta nola ez, otsailetik martxan ari den losintxa lehiaketako sari banaketa (beraz oraindik idatzi gabe duzueniok asteazkena bitartean duzue azken aukera). Saria, bi lagunentzako nekazal turismo baten asteburua izango da.

Aukera ezin hobea asteburua euskararen alde eta alai pasatzeko.