Jokin Uranga ere finalera

Uztarria.com 2002ko mar. 9a, 19:03

Atzo, Zestuako Kultur Etxean jokatu Bertsolari Gazteen I. Erniarraitz Sariketaren bigarren finalerdia izan zen. Hiru herritarrek abestu zuten: Jokin Uranga, Beñat Lizaso eta Haritz Etxeberriak. Nahikari Gabilondo izan zen puntu gehien jaso zituena, eta Jokin Uranga ere finalera igaroko da.

Jendea erruz bildu zen Zestuara. Bertako Kultur Etxeko aretoa txiki geldituko zela susmatu nonbait, eta atzeko gela baten bertso saia pantailan ikusteko modua prestatu zuten antolatzaileek. Baita beharrezko izan ere! Giroa bero, eta dena prest Haritz Etxeberriak agurrean esan bezala batek irabaz dezan / inork galdu gabe.

Zarauztar lau (Nahikari Gabilondo, Imanol Epelde, Felix Zubia eta Julen Zulaika), Azpeitiko hiru (Jokin Uranga, Beñat Lizaso eta Haritz Etxeberria Ministro) eta Aizarnazabalgo Migeltxo Aierza ziren kantuan,

Eta azkenean, epaileek beren puntuak banatu zituzten. Epaile lanetan, aurreko finalerdian bezalaxe, Imanol Lazkano, Jose Luis Gorrotxategi eta Jexux Lopetegi aritu ziren. Hona hemen sailkapena:

  1. Nahikari Gabilondo, 219 puntu.
  2. Jokin Uranga, 201 puntu.
  3. Imanol Epelde, 190 puntu.
  4. **Beñat Lizaso**, 183 puntu.
  5. Julen Zulaika, 180,5 puntu.
  6. Felix Zubia, 174 puntu.
  7. Migeltxo Aierza, 170,5 puntu.
  8. Haritz Etxeberria, 143,5 puntu.

Finala erabakita

Honenbestez, hilaren 23an Soreasu antzokian arratsaldeko 6etan jokatuko den finalean kantatuko duten sei bertsolariak erabakita gelditu dira.

  • Leire Ostolaza
  • Nahikari Gabilondo
  • Jokin Uranga
  • Iñigo Manzisidor Mantxi
  • Iñigo Izagirre
  • Aritz Aranburu