Hitzordu bat Donostian Bake Konferentzia bultzatzeko

Azpeitiko Elkarri-ren tailerra 2002ko mar. 7a, 23:03

Datorren igandean, martxoaren 10ean, hiri martxa bat izango da Donostian elkarrik antolatuta, goizeko 11etan Haizeen Orrazitik abiatuta Zurriolatik barrena Boulevard-era iritsi arte. "Lagun iezaguzu akordioa lortzen" izenburuarekin, Bake Konferentziari gizartearen babesa eta bultzada ematea da helburua,lehen adostasun bat lortzea posible denaren uste sendoa dugun une honetan.

Helburu berberarekin izango dira beste hiri martxa batzuk ondorengo astebukaeretan Gasteiz eta Iruñan, eta maiatzaren 18an azken manifestaldi bat Bilbon.

Bake Konferentzia hau ekainerarte luzatuko da, eta oso garrantzitsua iruditzen zaigu gizartearen parteartzea proiektu zabal honetan. Horretarako bide bat baino gehiago daude. Antolatutako hiri martxa, hitzaldi eta aurkezpenetan parte hartu, parte hartze kuadernoak bete, kolaboratzaile egin...

Bake Konferentziak 600dik gora azpeitiarren babesa eta laguntza ekonomikoa jaso zuen artean proiektu bat besterik ez zenean. Orain, proiektuak bide erdia egin duenean berriro azpeitiarron laguntza eskatzen dugu.