Itsasi eta Argazki Elkartearen 25. urteurrena dela eta argazki erakusketa

Itsasi dantza taldea-Azpeitiko Argazki Elkartea 2002ko mar. 6a, 22:03

Itsasi Euskal Kultur Taldearen sorreraren hogeita bosgarren urteurreneko ekitaldiak direla eta, martxoaren 9tik 24ra bitartean, taldeari buruzko argazki erakusketa ikusteko aukera duzue Olazko Amaren Plazatxoan.

Itsasi Euskal Kultur Taldearen sorreraren hogeita bosgarren urteurreneko ekitaldiak direla eta, martxoaren 9tik 24ra bitartean, taldeari buruzko Argazki Erakusketa ikusteko aukera duzue Olazko Amaren Plazatxoan.

Argazki Erakusketa hau antolatzeko orduan, Azpeitian Urola Bailarako XXV. edizioa prestatzen ari den Argazki Elkarteari laguntza eskatu genion, eta erantzun egokia eman zigun honek. Bi taldeen lankidetzaren emaitza dugu honakoa. Argazki Elkarteko argazkilariek Itsasi Euskal Kultur Taldearen ekitaldietan ateratako argazki bikainak dira guztiak ere.

Hauxe duzue Argazki Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 20:00etara.

Larunbat eta igandetan: 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.

Lekua: Olazko Amaren Plazatxoa.

Atsegin izango duzuelakoan, hurrengo arte.