Jexu Agirre Sarasua Baiteko zozketan saritua

Baite Euskara Elkartea 2002ko mar. 4a, 20:03
Hamabostean behin zozketak egingo ditu Baitek

Jexu Agirre Sarasuak jasoko du Baite Euskara Elkarteak zozketatu duen Euskal Herria multimedia entziklopedia. Entziklopedia Sarea informatika dendak eskaini du, Baiteko bazkide laguntzaile gisa.

Hau da Baite Euskara Elkarteak egiten duen lehen zozketa. Aurrerantzean hamabostean behin bazkide laguntzaileek eskainitako beste produktuen zozketak egingo dira elkarteko bazkideen artean.