Jose Luis Otamendiren lehen liburua Interneten

Literatur Emailuak 2002ko ots. 28a, 12:02

Jose Luis Otamendi idazlearen lehenengo liburua "Azken undinaren kaira" (poemak, eta amaieran antzezlan bat) interneten da. Liburua Ustela Saila argitaletxean publikatu zuen Jose Luis Otamendik. "Ustela Saila argitaletxea 1977ko martxoan sortu zen, duela 25 urte. Eta hori ospatzeko, argitaletxe horren lehen eta azken liburuak osorik daude Interneten. Tartean Jose Luis Otamendi idazlearena.

"Panpina Ustela" aldizkaria 1975eko urtarrilean sortu zuten Bernardo Atxagak eta Koldo Izagirrek. Bi zenbaki gehiago izan zituen ondoren: "Zorion Ustela" eta "Mermelada Ustela" (biak 1976an). Aldizkaria amatatu zen, baina Ustela izenak jarraitu zuen, 1977ko martxoan Koldo Izagirrek eta Joxemari Olaizolak Ustela Saila argitaletxea abian jarrita. Zazpi urtetan 19 liburu kaleratu zituzten, denak berriak, Ramon Saizarbitoriaren "Egunero hasten delako" nobelaren bigarren argitalpena izan ezik. Koldo Izagirreren Oinaze zaharrera poema liburua izan zen Ustela Saileko lehena, Juanba Berasategiren marrazkiez apaindua; eta azkena, 1983ko abenduan, Jose Luis Otamendiren Azken undinaren kaira (poemak, eta amaieran antzezlan bat), Carlos Martinez Gorriaranen marrazkiez. Bi horiek, lehena eta azkena, osorik daude Interneten apirileko Liburu Eguna bitartean. Ustela Sailak hamabi idazleren estreinako liburuak plazaratu zituen: Joxe Austin Arrieta, Juan Inazio Garmendia, Jon Casenave, Mattin Larzabal, Pello Lizarralde, Maripi Solbes, Gabriel Korta, Daniel Garbizu, Alex Azkue, Jose Luis Otamendi, Rafa Egiguren eta Jon IƱaki Lasa.

Jose Luis Otamendiren poemak gainera entzuteko moduan ere badaude Interneten.