Binakako Txapelketa Zeberio II.a-Iriartek irabazi zuten

Uztarria.com 2002ko ots. 22a, 12:02

Pasa de larunbatean, Galarretan jokatutako finalean Zeberio II.a eta Iriartek, bigarren hau azpeitiarra, AltunaI.a-Eizagirreri 37-40 irabazita.Altuna I.a-Eizagirrek ia azken unea arte lortua zuten txapela, baina partidaren azken txanpan hutsak egin eta galdu egin zuten. Azpeitiar ugari izan zen Galarretako finalean Joxe Manuel Iriarte animatzen.

Partidari Zeberio II.a-Iriartek indarrez ekin zioten, 3-8 aurreratuz. Gero Altuna I.a-Eizagirrek indarra hartu eta sei tanto segidan egin ondoren, markagailua 9-8koa zen. Eizagirreren lan bikainari esker AltunaI.a-Eizagirre pixkanaka alde hnadituz joan ziren. Une batean, 37-33 markagailuan partida erabakita zegoela zirudien. Baina, Zeberio II.a-Iriartek zazpi puntu egin zituzten jarraian, eta markadoreak buelta eman eta txapela bereganatu zuten.

Partidaren datuak:

Altuna I.a-Eizagirre: 37

Zeberio II.a-Iriarte: 40

Iraupena: 82 minutu.

Pilotakadak: 417

Saketik: Eizagirrek sei eta Iriartek, bost.

Markagailua: 0-1, 1-1, 1-4, 3-4, 3-8, 9-8, 9-9, 9-10, 13-10, 13-11, 17-11, 17-13,18-13, 18-15, 19-15, 21-16, 21-19, 22-19, 22-20, 24-20, 24-23, 29-23, 30-24,31-25, 32-26, 32-28, 34-29, 35-30, 36-31, 37-33, 37-40.