Herriko kultur taldeek dirulaguntza eskaria egiteko epea astelehenean zabalduko da

Udal Kultura Batzordea 2002ko ots. 21a, 17:02

Aurtengo urteari dagozkion kultur taldeen dirulaguntza eskaerak egiteko epea otsailaren 25ean, astelehenean zabalduko da. Eskaria egiteko epea hilabetekoa da, martxoaren 25a arte izango da zabalik beraz, eta eskaerak Udaleko Kultura Batzordera zuzenduko dira.

Dirulaguntza eskaria egin nahi duten herriko kultur taldeek ondorengo formatu instatzia bete beharko dute: Bat, taldearen izena, NIF-a, zuzenbidea eta telefonoa; bi, taldearen arduraduna eta bere N.A., zuzenbidea ete telefonoa; hiru, taldeko partaideen izenak; lau, taldearen helburuak; bost, 2002 urterako plagintza; sei, 2002 urteko aurrekontua, urteko sarrerak eta urteko gastuak; zazpi, taldeak eskatzen duen dirulaguntza azaldu eta aurrekontua justifikatu; zortzi, faktura edo egiaztagirien bidez, 2001ean kultur batzordetik jasotako dirulaguntzaren azalapena; eta azkenik, beste zenbait gai, ohar eta abar.

Edozer arazo edo zalantza baduzue deitu Udaleko Kultura Batzordera, 943-157200 telefonora.