Lagun Onakek ezin izan zuen Elgoibar menderatu, eta orain hirugarrena da sailkapenean.

Uztarria.com 2002ko ots. 18a, 19:02

Lagun Onak hirugarrena da sailkapenean Preferente mailan Elgoibarko taldearen kontra jokatutako partidan bana berdindu ondoren. Jubenilek 2-1 galdu zuten Antiguokon kontra, eta neskek, Leioakoen kontra 0-7 galdu zuten.

Preferente mailan, Lagun Onak-ek 1-1 berdindu zuen Elgoibarrekin jokatutako partidan. Etxean jokatzen zuen Lagun Onak-ek, eta 65. minutuan Antzik sartutako golarekin aurrea hartu zuten. Berdinketa 78. minutuan lortu zuten Elgoibarkoek penaltiz Iraitz-ek lortutako golarekin. Lagun Onak taldea sailkapenean hirugarrena da 46 punturekin. Ea atzetik Zarautz eta Tolosa ditu puntu kopuru berdinekin.

Jubenil mailako Euskal Ligan, berriz, Lagun Onakek 3-1 galdu zuen Antiguokoren kontra kanpoan jokatutako partidan. Maila honetan, Lagun Onak taldea 15. da sailkapenean 17 punturekin, eta aurretik puntu berdinekin Balmaseda du. Lagun Onakeko neskek, berriz, Leioakoen kontra aritu ziren asteburu honetan, eta 0-7 galdu zuten. Neskak, 13.nak dira sailkapenean 12 punturekin, San Juan taldea dute aurretik puntu berdinekin, eta atzetik Retuerto dute 9 punturekin.

Hurrengo astean preferente mailakoak eta neskak kanpoan arituko dira: Mutrikukoen kontra lehenak, eta Corellakoen kontra bigarrenak. Euskal Ligan berriz, Lagun Onak-eko taldea San Ignacio taldea izangu du aurrez-aurre.