Eskolako Kirolerako Udala eta ikastetxeen artean elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

Uztarria.com 2002ko ots. 15a, 19:02

Asteazkenean, otsailaren 13an, Eskolako Kirolerako Arreta eta Kudeaketarako elkarlanerako hitzarmena sinatu zen. E1 Programa bezala ezagutzen den ekimen honek kirolaren inguruan lan egiten duten agenteen kalitatea hobetu, eta kirola hezkuntzan indartzeko asmoa du. Hitzarmena Udalak eta herriko hezkuntza zentroek sinatu zuten, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du.

Sinatze ekitaldian, Alejo Uranga, Kirol Zinegotzia, Nerea Lopetegi, Iraurgi Lantzeneko Kirol Teknikaria, eta herriko ikastetxetako, Betharram, Milagrosa, Iraurgi, Jesuitinak, Urola, Karmelo Etxegarai eta Ikasberriko zuzendariak eta arduradunak izan ziren. Hitzarmenaren helburua Eskolako Kirolerako Arreta eta Kudeaketa egitura iraunkorra ezartzea da bi arlotan: Batetik, ikastetxeetan bertan kirol ekintzen koordinatzailea eta irakaskuntza beharretarako begiraleak jarri. Eta bestetik, udal agenteek kudeatuko duten "Egitura lokal" bat ezarri. Hau da ikastetxeekin Eskolako Kirol egitaraua planifikatuko du.

Hitzarmenak Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, eta hezkuntza zentroen finantza du.

Eskola Kirolerako Arreta eta Kudeaketarako Elkarlanerako Hitzarmena Eusko Jaurlaritzak Eskolako Kirolari buruz 1991ean onartutako Dekretuan oinarritzen da. Dekretu honek kontzeptu mailako aldaketa eskatzen zuen, eskolako kirola umearen heziketarako oinarrizko prozesu sentitzearena hain zuzen ere. Eta, kontzeptu aldaketak antolaketa mailako aldaketa dakar. Honela, eskolako kirolean ikusten diren arazoei irtenbidea eman nahi da.