Nuarbeko urtegia iazkoaren aldean erdira jaitsita dago

Uztarria.com 2002ko ots. 4a, 14:02
Datozen hilabeteetan euririk egingo ez balu, aurrera begira arazo handiak izan daitezke.

Nuarbeko Ibai-Eder urtegia ia erdi hutsik da gaur egun. Pasa den urtean, garai honetan, %83,85a beteta zuen, aurten aldiz, %44,48a baino ez du. Nuarbeko urtegiak 60.628ko populazioa hornitzen du, eta 11.300.000 litro biltzeko gaitasuna du.

Ibai-Eder urtegiaren egoera Gipuzkoako beste urtegien antzekoa da. Izan ere, Gipuzkoako urtegiak ia erdi hutsik dira pasa den udaz geroztik izandako euri eskasiagatik. Arduradunen esanetan populazioarentzat nahiko ur bada ere, aurtengo udaberria iazkoa bezain lehorra bada arazo handiak izan daitezke hurrengo urtera begira.