17 gazte gose greba mugagabean daude Iruñean

Azpeitiko SEGI 2002ko ots. 3a, 21:02

Iruñeako eliza batetan 17 gaztek gose greba mugagabeari ekin diote, Segi gazte erakundeak jasandako erasoak salatu asmoz. Eta berauen artean Igor Lopez zestuarra aurkitzen da. Gose grebak irauten duen bitartean hainbat ekimen antolatuko dira herri guzietan, Azpeitian barne.

Datorren ostegunean arratsaldeko 7:30ean kontzentrazioa izango da Azpeitiko epaitegi aurrean "Zuena terrorismoa, faxistak" lemapean. Segi gazte erakundea Europako Terroristen listan sartu izana, aurrera begira jasan ditzakeen erasoen hasera baino ez da. Hala ere azpeitiko Segi-k lanean jarraitzeko bere konpomezua berresten du eraso guzien gainetik, eta deia luzatzen die Azpeitiko gazte ezkertiar eta abertzaleei izango diren ekimenetan parte har dezaten.