Uztarria herri aldizkariaren ale berri bat banatu da

Uztarria.com 2002ko urt. 31a, 19:01

Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinadorak, otsaileko herri aldizkariaren alea banatuko du aste honetan bertan. Jadanik, alea oso-osorik irakurri dezakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkaria jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

Aldizkariaren edukia oso-osorik irakurri dezakezu webgune honetan bertan. Ikusi dezakezunez, Anastasio Esnaola azpeitiar fraide itzultzaileari egindako elkarrizketa eraman du azalera hil honetan, baina bestelako informazio mordoa ere aurkituko duzu.

Gogoratu, bestalde, aldizkaria jasotzeko harpidedun egin daitekeela webgune honetan bertan, lotura honetan klik eginez gero. Aldizkaria jasotzeaz batera Uztarriaren komunikazio proiektua lagundu nahi baduzu, bazkide egiteko aukera ere badaukazu. Hala eginez gero, Uztarriak argitaratzen dituen liburuxka biografikoak ere etxean jasoko dituzu doan.