Kaxiano San Jose egunez omenduko dute Loiolan

Uztarria.com 2002ko urt. 31a, 17:01

Herenegun zendu zen Kaxiano, Lizartzako soinujolea, Loiola auzoko Sanjosetan omenduko dute Euskal Irrati Telebistak antolatzen duen trikiti jaialdian, martxoaren 19an.

Jose Mari Otermin, EITBko programa zuzendari ordeak, Gara egunkarian azaldu du, aurtengoan, Loiola auzoko jaietarako antolatzen duten trikiti jaialdia "Kaxianoren omenaldi bezala" ikusten zutela, eta "horretan segituko" dutela "bera falta den arren" omenaldia egiteko "arrazoiak" badituztela-eta.

Kaxiano Ibarguren Antzuolan jaio eta Lizartzan bizi zen aspalditik, eta azken herri honetan zendu zen herenegun 69 urterekin. Kaxianok euskal musikagintzan sona handia zuen, eta oso ezagunak dira bere hainbat abesti utzi ditu. Gehiago jakiteko egizu klik hemen.