Matrikulazio irekita Mikelts AEK euskaltegian

Mikelts AEK 2002ko urt. 28a, 13:01

Urtero bezala, otsaileko matrikulazio kanpainari ekin dio Azpeitiko Mikelats AEK euskaltegiak. Matrikulazio epea, otsailaren batean hasi eta 25a bitartean izango da. Ikasle berriak ikasturte hasieratik martxan dauden taldeetan txertatzeko aukeraz gain, talde berriak sortzeko aukera dago.

Mikelats AEK euskaltegiak, ikasle berriei honoko aukerak eskaintzen dizkie ikasturte berrirako: gauez, astean hiru egunez 1.urratsa, 5.urratsa, 3.urratsa eta EGA; goizez, astean hiru egunez 3.urratsa; eguerdiz, astean lau egunez 1.urratsa, eta astean hiru egunez ALFA, EGA eta perfilak; eta arratsaldez, astean lau egunez 2.urratsa.

Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943 15 10 89 telefonora edo azaldu Azpeitiko euskaltegira, Urbitarte 2-1A