Manolo San Juan tailagileari eman diote Gipuzkoako Artisau Tradizionalaren Diploma

Uztarria.com 2002ko urt. 23a, 12:01
Artisautza

Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkundearen iniziatibaz sortutako epaimahaiak, aurtengo "Gipuzkoako Artisau Tradizionalaren Diploma" Manolo San Juan tailagileari eman dio.

Manolo San Juanek Diploma urtarrilaren 25ean jaso zuen, Bazkundeak Donostian duen egoitzan. Sari hauek 1991. urtean eman ziren lehenengo aldiz, eta harrez gero, urtero-urtero banatu izan dituzte. Diploma honek, bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, artisauen lana saritzea eta bestetik, gure kultur tradizioan era honetako lanbideek duten aberastasuna azpimarratzea.