Azpeitiko Udalaren oharra

Udal Festa Batzordea 2002ko urt. 15a, 13:01

Azpeitiko Udalak herritar guztioi honako hau jakinarazi nahi dizuegu: Sansebastian Donearen Festak direla eta urtero bezala ohiturari jarraituz eta betiko tokietan sokamuturra aterako dela, urtarrilaren 19an arratsaldeko 16:30ean eta urtarrilaren 20an, eguardiko 12:00etan eta arratsaldeko 16:30ean.

Zezena ibiliko den kaleak hauek izango dira: Perez Arregi plazatxoa, Erdi Kalea, Enparantza Nagusia, Goiko Kalea, Olazko Amaren plaza, Buztinzuriko Errebala, Hartzubia, Iturri Txiki kalea, Santiago kalea, Sebastian Donearen kalea, Eliz kalea, Plaza Txikia eta Enparantza Nagusia.

Hau dela eta, ahalik eta kalte txikienak gerta daitezen, bi eskaera egin nahi dizkizuegu herritar guztioi:

1-Kale horietan autorik ez aparkatzea.

2-Dende eta tabernak babesteko behar diren neurriak hartzea.

Ohar hauek kontuan ez hartzearen ondorioz gerta daitezkeen kalteetaz Udalak ez du erantzunkuzunik izango.

Besterik gabe, agurtzen zaituztegu

Azpeitian, 2002ko urtarrila UDAL FESTA BATZORDEA