Leire Agirre, 2001 urteko azpeitiar kirolaria izendatua

Uztarria 2002ko urt. 3a, 17:01

Abenduaren 29an, larunbata, banatu ziren urteko kirolari onenei zegozkien sariak Udaletxeko Udalbatza Aretoan

Abenduaren 29an, larunbata, banatu ziren urteko kirolari onenei zegozkien sariak Udaletxeko Udalbatza Aretoan. Ekitaldi honetan, Leire Agirre, eskalatzaile azpeitiarrak, jaso zuen 2001 urteko azpeitiar kirolaria saria. Leire Agirrek iaz, Munduko Bulder txapelketan 8. postua lortu zuen, eta Munduko Kopan, berriz, 5. postua egin zuen posturik onena Birminghamen (Erresuma Batua), bukaerako sailkapenean 10. postuan geldituz.

Berarekin batera, beste 26 kirolarik jaso zuten saria herriko kirol elkarteek beraiek izendatuta. Azpeitiko kirol taldeen ordezkari bezala16 kirolarik jaso dute saria. Ander Usandizaga (Lagun Onak Txirrindulari Elkartea), Amaia Goenaga (Kimura Judo Taldea), Antonio Ruiz (Izarraitz Igeri Elkartea), Izarraitz Waterpolo Taldea, Antonio Aristi (Lagun-Artea Eskuderia), Xabier Alberdi (Lagun Onak Futbol Taldea), Iosu Arozena (Iraurgi Saskibaloia), Milagrosa Ikastetxeko ikasleak (Lagun Onak Mendi Bazkuna), Arantxa Custodio (Karate Taldea), Aitor Agirre (Ikasberri Kirol Elkartea), Andrés Orbea (Iraurgi Atletismo Taldea), Aitor Bidezabal (Ilunpe Pilota Elkartea), Nuarbe Sokatira Taldea, Xabier Madina (Amue Elkartea) eta Iñaki Unanue ( Jostaldi Kirolak Areto Futbola).

Hauek guztiez gain, herriko kirol taldeetatik kanpo dauden beste hainbat kirolari era saritu dira. Onintza Zeberio eta Nerea Etxeberria (atletismoan), Joseba Albizu , Mireia Epelde eta Jon Azkune (txirrindularitzan), Omar Urbieta (igeriketan), Iban Otaegi eta Kepa Peñagarikano (pilotan), Imanol Badiola (erremontean), Joxe Mari Zendoia (arrantzan), eta Iñaki Elortza Txapas Euskadi Irratiko kazetaria, euskara eta kirolaren zabalkundean 20 urtetan egindako ekarpenagatik.